eu es
Euskadi.eus

SEGURTASUN INTEGRALA

Basque Segurtasun Foroa

Segurtasun integrala funtsezko kontzeptua da gizarte egonkor eta erresiliente bat eraikitzeko. Baina, horrez gainera, ez da solik mehatxuei aurre egitea, baizik eta prebentziozko ikuspegi bat hartzea arriskuei aurrea hartzeko eta horien eragina minimizatzeko. Euskadik ikuspegi horren garrantzia ulertu du, eta eremu horietan babesa areagotzeko estrategia berritzaileak ezartzea erabaki du.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila Euskal Autonomia Erkidegoko segurtasun integralaren kontzeptuari buruz hausnarketa estrategikoa egiteko prozesu bat antolatzen ari da, tokiko eta lurraldeko erakundeekin eta gizartearen, hezkuntzaren eta ekonomiaren esparruko eragileekin. Segurtasun Foro hori topaketarako eta eztabaidarako prozesu bat izango da datozen hilabeteetan, eta bere azken helburua da diagnostiko-tresna gisa erabiltzea 2026-2030 aldirako Segurtasun Integralerako Plana garatzeko.

"Inguratzen gaituen mundua konplexuegia da indibidualismoak eta neurrigabeko kontsumismoak bultzatzen duten tranpan erortzeko; faltsuki sinestarazten digu menderaezinak garela. Askoz indartsuagoak izango gara elkartuta bagaude."

Imanol Pradales Gil
Euskadiko Lehendakaria

Ekaina
30
Euskalduna Jauregia
Bilbo

Parte hartzeko prozesu horren helburua izango da beharrezkok diren eragile guztiak inplikatzea Euskadiko Segurtasun Integralari eta, gizarte gisa, hainbat esparrutan, hala nola justizian, zibersegurtasunean, ekitaldi jendetsu handietan, autobabesean, larrialdi klimatikoetan, enpresen segurtasunean edo herritarren segurtasunean, aurre egin beharko diegun erronkei buruzko diagnostiko partekatu bat lortzeko.

Zer segurtasun-sentsazio duzu?

Ir a la encuesta Parte hartu segurtasun integralari buruzko galdetegia erantzunez

EKAINAK
25
Udaletxea (Donostia)

Donostiak Basque Segurtasun Foroaren azken bilera hartuko du gaur arratsaldean, Euskadiko eskualde guztietan urtebetean 33 bilera egin ondoren.

EKAINAK
17
Udaletxea (Kuartango)

Topaketan Armiñon, Arratzua-Ubarrundia, Kuartango, Iruña Oka, Lantaron, Legutio, Erriberagoitia, Erriberabeitia, Urkabustaiz, Gaubea, Añana, Zigoitia, Zanbrana eta Zuiako udalerrietako 25 tokiko eragile inguruk parte hartu dute.

EKAINAK
16
IES Orixe (Tolosa)

Topaketan Abaltzisketa, Albiztur, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Irura, Ikaztegieta, Leaburu, Lizartza, Orendain, Ordizia eta Tolosa udalerrietako ordezkariek parte hartu dute.

EKAINAK
11
Bartolome Ertzilla Kontserbatorioa (Durango)

Bileran Abadiño, Amorebieta, Arantzazu, Areatza, Artea, Atxondo, Bedia, Berriz, Dima, Durango, Elorrio, Garai, Igorre, Iurreta, Izurtza, Lemoa, Mañaria, Otxandio, Ubide, Zaldibar eta Zeanuriko ordezkariek parte hartu dute

EKAINAK
9
Udaletxea (Agurain)

Topaketan Aguraingo, Alegria-Dulantziko, Asparreneko, Barrundiako, Burgeluko, Iruraiz-Gaunako, Donemiliagako eta Zalduondoko udalerrietako ia 30 tokiko eragilek parte hartu dute.